Logo & ikus identitatea
Naturopatia • esnekiak • baserria

ikus identitatea • branding-a • sare sozialen ereduak

Testuingurua


Bikote bat lagundu dut, haien proiektu ederra garatzen : sustraietara itzultzea. Horretarako, baserri asozioatibo bat sortzea erabaki dute, osasuna eta biziduna errespetatuz. Bata naturopatada, eta bestea, artzaina. Elkarrekin proposatzen dituzte tailerrak eta bisita gidatuak, bizitza xume bati buruz duten ikuspegia helarazteko.
Atsegin handiz lagundu diet zainketa naturalaren eta artzaintzaren arteko ikus identitatea sortzen.

Ene egin-moldea

Unibertso grafiko minimalista eta araztuadiseinatu nuen, kode tradizionalekin apurtzeko eta estetika moderno bat baieztatzeko. Paleta kromatikoa berde begetala eta esneki horibaten inguruan artikulatzen da.

Logoaren gaineko lana sinbolika sendo batean oinarritzen da:

• Batentzat : X formako sendabelarretan inspiratutako ikurra.

• Bestearentzat : Ardi buru estilizatu bat, A letra alderantziz ikusita.

• Bientzat : Bi ikur hauek XAXAren logotipoaren baitan batuak dira. Biribiltasunak bizi-zikloa zein gazta tradizionalaren forma adierazten ditu.

Emaitza

Ikus-identitate goxoa, koherentea eta benetakoada, jabeen lasaitasuna eta haien lanbideen dualtasuna ezin hobeto islatzen dituena.

Diseinu moderno horrek, baserria elkartze-gune gisa kokatzen du. Bertan, euskaldunen jakintza eta ongizatea uztartuz.

Webgunea, garatzen ari gira gaur egun.

Aurrekontua eskatu
EU
FR